2015(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

San Vicente eguna

San Vicente eguna dela eta lehenengo zikloko haurrek marrazkitxo bat egin dute.






2. mailako ikasleek San Vicenteri buruzko ideiak marrazki desberdinetan azaldu dituzte. Modu honetan sormena lantzen joaten dira.











2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

LH 1. ETA LH 2. GELAKO ORDUTEGIAK

ONGI ETORRI!
Ongi etorria ematen dizuegu 2015-2016 ikasturtera. Espero dugu asko ikasteaz gain ikasturte polita pasatzea denak elkarrekin.

LH1 eta LH2. GELAKO ORDUTEGIAK:







AURTENGO BALOREA: SORMENA

URTEKO BALOREA

Denok oso ondo dakizuenez Bizentar Ikastetxetan ikasturtero balore bat lantzen dugu bereziki eta aurtengoa SORMENA izango da. Jarraian jarri dizkizuegu irudi batzuk landu eta lortu nahi ditugun helburuak zuek  jakinarazteko.







2015(e)ko irailaren 8(a), asteartea


GUREAK EZAGUTZEN!!!
Aurten Gureak 40 urte egin ditu eta udalerri desberdinetatik pasatzen ari dira beraien lana ezagutarazten. Pasa den astean Hernanin egon ziren eta LH 2. mailako ikasleak joan ginen, tailer desberdinetan parte hartu genuen,  Gureakeko partaide batzuk ezagutu eta gauza mordoa ikasi genituzten. Bukaeran txapela politak oparitu zizkiguten. Goiza ederra pasa genuen!!!