2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

PATRUILA BERDEA IKASLE FOROAN

Kaixo familia!

Eskola Agenda 21 egitasmoan ordezkari gisa parte hartzen duten Patruila Berdeko ikasleek, urtero Biterin ospatzen den Ikasle Foroan izan ziren atzo. Bertan, aste batzuk barru udal ordezkariei aurkeztuko dizkieten energiaren inguruan landutako proposamenak eta ekarpenak eztabaidatu zituzten.
Patruila Berdea

POTTERY PROJECT!

Hello everybody!

Azkenengo txanpan gaude iada eta  2.mailako ikasleek jo ta fuego ari dira lanean! Oraingo honetan buztinarekin egindako lantxoen argazki batzuk erakutsi nahi dizuegu. Hurrengo pausoa kolore pixka bat ematea izango da.