2017(e)ko apirilaren 29(a), larunbata

WINDMILL/HAIZE ERROTAK/MOLINOS DE VIENTO


WINDMILL/HAIZE ERROTAK/MOLINOS DE VIENTO


On Friday, the 2nd grade students had fun making a mindmill in Arts and Crafts. Here you`ve got some pictures.

Ostiralean, 2.mailako ikasleek primeran pasa zuten haize errota bat egiten plastikako klasean. Hemen dituzue argazki batzuk.

El viernes, los alumnos/as de 2º de primaria lo pasaron muy bien haciendo un molino de viento de papel en la clase de plástica. Aquí tenéis algunas fotos.










2017(e)ko apirilaren 24(a), astelehena

Liburuaren eguna ospatzen



LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN

Gaur, LH2ko ikasleek liburu eguna ospatu dute, orri markatzekoak eginez. Horretarako Origamiko eskulan bat egin dute. Arratsaldean etxera eramango dute eta irakurtzen ari diren liburuan jartzeko erabiltzeko aukera izango dute. Asko gustatu zaie eta primeran pasa dute!
















2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

Hondarribi irteera


HONDARRIBIKO IRTEERA


Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4.mailakoek Hondarribin egon dira eta primeran pasa dute!


Iritsi bezain laister jolasak eta tailerrak egiten egon dira. Eguraldia hain ona izan da, mendira ere joateko aukera izan dutela. 

Atzo arratsaldean jolasak egiteaz gain, malabareak egiteko pelotak eta pultserak egiteko aukera ere izan zuten. 

Gauean, nola ez ba...pijama festa izan zuten eta dantzatzen egon ziren.

Gainera, beraien artean laguntzeko prest daudela ere erakutsi ziguten. Ezer esan gabe, mahaia jartzen eta jasotzen laguntzarik gabe primeran dakitela erakutsi zuten!

Gaur goizean, Jaizkibel mendira joan gara eta bertan naturarekin kontaktuan oso gustora ibili dira! Itsaso eta lasaitasunaz disfrutatzeko aukera izan dute.

Hemen uzten dizkizuegu egun hauetan ateratako argazkiak!
































2017(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

KORRIKA OFIZIALA HERNANIRA IRITSI DA!!


Gaur LH1 eta LH2ko ikasleak Korrika ofiziala ikustera eta animatzera joan gara, globo eta guzti!Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa, korrika badator, badatorrrr!!! 

Pirritx, porrotx eta marimotots abestia: https://www.youtube.com/watch?v=0w74vbC-E8s















2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena


TIPI-TAPA, TIPI-TAPA KORRIKA!!!





Gaur goizean, Inmakulada Ikastetxeko LH1 eta LH2ko ikasleek Korrika Txikian parte hartu dute. Ikus daitekeen bezala, primeran pasa dute!

2017(e)ko apirilaren 1(a), larunbata

Water Cycle Project

WATER CYCLE PROJECT


Aste honetan LH2ko ikasleek "Uraren zikloa" proiektua lantzen egon dira ingelesez. Horretarako, hainbat kontzeptu landu dituzte: Lurrunketa, kondentsazioa, prezipitazioa eta iragazketa. Uraren zikloa hobeto ondo ulertzeko, uraren zikloaren erruleta egin dute.


This week, the students of 2nd grade of Primary, they have been learning more about "The Water Cycle". Therefore, they have created a wheel and have learned concepts such as evaporation, condensation, precipitation and collection.